viernes, 11 de diciembre de 2015

BAKEAREN MUSEO BERRIA



Karrera amaierako proiektuaren jatorria Gernikako Bakearen Museoa da. Eraikina museoak eskaintzen dituen zerbitzuetarako egokia bazen hasiera batean, gaur egun jasotzen dituen bisita kopuru eta eskaintzen dituen erakusketetarako eraikina zaharkiturik gelditu dela argi ikusten da.


Honi erantzuna emateko eta Gernika-Lumok merezi duen Bakearen Museoa izateko, Bakearen Museo Berria proposatzen da. Honek Gernikan bizi izandako bonbardaketa larri hura azaldu eta historian kokatuko du, bisitariari historia eta bakearen inguruko ibilbide bat eskeiniz.
Gai honen inguruko erreferentzia puntu izatea bilatzen du Bakearen Museo Berriak. Horretarako, museoa izateaz gain, dokumentazio zentro ere izango da. Bonbardaketa eta bakearen inguruko mota guztietako artxiboak hartuko ditu eta publikora irekia egongo da. Honela, museoa eta dokumentazio zentroa elkarren osagarri izango dira bisitariaren interesa areagotuz.
Adierazi beharra dago, museoa Guernica koadroa hartzeko prestatua egongo dela. Ez baitago artelan honentzako toki hoberik, jatorria eta izena ematen dion herria baino.
Beraz, eraikin honekin lortu nahi diren helburuak honakoak dira:
Eraikinaren programa ondorengoa da:
Eskuhartze eremua
Bunker motako eraikina bilatzen denez tipologia hau aztertu da Paul Virilioren Bunker Archeology liburuan oinarrituta.
IDEIAREN GARAPENA

a] Astra eta bunkerrarekin batera elkarrizketa bat sortu. Industrialdeko espazio publikoaren kalitatea hobetu.
b] Bilbo-Bermeo trenbideak eta industrialdeko kale nagusiak sortuko duten zarata murrizteko eraikinaren alde banatara lubetak. Landaredi dentsoa eta zuhaitzak landatu.
c] Eraikina lurzoruan txertatu. Lurrazala eta gainontzeko eraikinaren artean argi sarrera lerro bat.
d] Espazio publikotik datorren ardatzak eraikina bi zatitan banatu eta sarrera sortu.
e] Masibotasuna landu. Eskala adierazteko kanpo elementurik ez.
ERAIKINAREN PROGRAMA








No hay comentarios:

Publicar un comentario