jueves, 27 de septiembre de 2012

MARSELLAKO HISTORIAREN PABILIOIA


Marsella 2013 Hiri kulturalerako prestatu den itsas ibilbideko plataformetatik, hiriaren historian zentratzen dena landu da.

Erakusketa areto itxi bat sortu beharrean, puntu interesgarrietara irekitako pabilioi bat proposatzen da. Kokapenaren arabera, puntu horiek ibilbidea osatzen duten 3 plataforma, Saint-Jean gotorlekua eta itsasoa bera dira. Honek definituko du erakusketaren itxura orokorra, ikuspegien norabideak finkatuz.
 
Hiri honen historia itsaso eta barkuekin  erabat lotuta dagoenez, zurezko egitura eta sokaz egindako itxiturak proposatzen dira. Proiektuan harreman hori azpimarratzen saiatzen da, itsasontzi tradizionalei eta itsas bizitzari keinu bat eginez. Sokek ahalbidetzen duten jolasketari esker sareta desberdinak osatu daitezke, ikuspegiak itxiz edo irekiz.
 
 
 
 
 

miércoles, 19 de septiembre de 2012



ARKITEKTURA FLOTANTEA: Ur gaineko proiektuaren lehenengo ideiak

Marsellako lehen proiektu honetarako sei lan-talde elkartu gara. Gure helburua Marsellak historian zehar izan duen itsasoarekiko lotura erakustea izango da. Horretarako hiriarentzat esanguratsuak izan diren gaiak jorratuko ditugu, itsasotik ibilbide bat sortuz. Arkitektura flotante batek, sei gai hauek itsasoarekin duten harremana azpimarratuko du.



Aukeratutako gaiak honakoak dira;
             1 - Ontziralekua eta informazio puntua
             2 - Hiriaren historia
             3 - Marsella eta itsasoaren arteko lotura
             4 - Errepresentazio kulturalak
             5 - Marsellako gastronomia
             6 - Marsellaren etorkizuna, Marsella 2013 Hiri Kulturala.
Plataforma bakoitza hiriko gune desberdin baten kokatuta egongo da. Lehenengo plataformatik (informazio puntutik) irtengo den itsasontzi batek plataforma guztietara eramango gaitu,  itsas-ibilbide bat sortuz.



Banatuta egon arren, erakusketa amankomun bat eratzeko aukera ematen dute.




Proektuari bateratasuna emateko, baldintza batzuk ezarri ditugu denontzako;
             - Oinarriaren forma eta neurria denontzako berdina.
             - Elkarren artean lotzeko sistema berdina.
             - Plataformaren egitura eta material komunak.



Dena den, bakarkako proiektua malguagoa izan dadin, ez da eraikinetan formaren baldintzarik ezarri.
Marsella 2013 hiri kulturalerako proposatutako ibilbidea barnealdetik proposatzen dela ikusita, gure proiektu honekin, Marsellak historian zehar itsasoarekin izan duen erlazio estua azpimarratu nahi izan da, bigarren ibilbide bat proposatuz; itsas ibilbidea.
Proiektua 2013-ko hiri kulturalerako pentsatuta dagoenez, behin hau pasata, proiektua beste toki batera eramateko aukera eskaintzen da, hondakinik gabe, 2013ko hiri kulturalean itsas-esposaketa honen oroimena  bakarrik utziz.