martes, 22 de enero de 2013

Bijou de l'art


Programa

Marsellako Le Panier auzoan mota desberdinetako artistentzat prestatutako espazio bat proposatzen da. Programaren barne, espazio publikoa izango da nagusi, plaza guztia hartuz: bai eraikinaren aurrean geratzen den tartea eta baita albokoa ere, komertzioak kokatzen diren horretan. Hau informazio trukaketarako eta tailerrak eta erakusketak antolatzeko erabiliko da. Eraikin barruko espazio gehiena partekatua izango da: tailerrak, erakusketak, biltegiak, liburutegia, logelak eta jangela bilduko dituela. Pribatua aldiz, gutxiengoa da, komunak eta dutxak bere barne hartuz. 





Kokapena eta forma orokorra

La Charitéren aurrean dagoen espazio publikoari etekin handiena atera nahian sortu da eraikinaren forma. Rue de la Charité eta Rue du Petit Puits kaleetako eraikinen arteko lotura eta bukaera egingo du eraikinak. Atzeko eta alboetako fatxadak guztiz itxiak izango dira, trantsizio elementu bertikalak kokatzeko erabiliko direnak eta plaza aurreko fatxada, aldiz, irekia izango da. Era horretan, eraikin barruko eta kanpoko espazio publikoaren arteko harremana bermatu nahi da.


Plaza

Plazaren berrantolaketa egiteko, eraikinaren forma definitzen dituzten norabideak hartu dira kontuan. Eraikitakoa eta eraiki gabekoaren arteko lotura zurruntzea eta gaur egun dauden bi plazen arteko lotura egitea ziren helburu nagusiak. Izan ere, gaur egun, dagoen kota aldaketaren eraginez espazioaren jarraitasuna eteten da.
Bestalde, aipatutako bi kaleek bat egiten duten puntuan (gaur egun, erabilerarik gabekoa), lehen plazan zegoen iturria ordezkatuko duen urmael txiki bat kokatu da. Horrela, plazari bukaera ematea lortuko da eta aisialdirako puntua sortu ere.







Eraikitze sistema

Eraikinaren eraikuntzari dagokionez, mendebaldeko fatxada eustorma bat da. Esan bezala, bertan kokatzen dira igogailu eta eskailerak. Ekialdeko fatxada (plazaren aurrean dagoena), altzairuzko egitura triangeluar baten bidez egituratua dago. Triangelu bidezko egituraketarako, altzairuzko tutu eta perfilak erabiliko dira, eta altzairu tubular hauen tartean beira edota txapazko itxitura bat kokatzen da, barneko espazioaren izaeren arabera fatxada ireki edo itxiago bat lortuz. Tutuen diametroa txikitzen doa eraikinak gora egin ahala, kargak murrizten baitoaz. Tuturik handienak Ø18cm-koak dira eta txikienak Ø10cm-koak.



Eraikin barneko distribuzioa

Erabilera anitzeko programa bat planteatzen da, zeinean jarduerak solairuka banatuta egongo diren. Solairu bakoitza beste guztietatik ezberdina izango da eta erabileren arteko harremana eskuratzeko atrio moduko batzuk planteatu dira forma eta tamaina ezberdinekoak. Proiektuaren oinarriak dinamikotasuna, jarraitasuna eta arte ezberdinen arteko harremanak indartzea izan dira.
Gainera, eta zeharkako ebaketan ikusi daitekeenez, solairu bakoitzak zabalera ezberdina dauka, beheko solairua estuagoa da plazaren eta museoaren arteko lotura egiteko eta bisitarien sarrera oztopatzea ekiditeko. Eraikinak gora egin ahala, solairuak zabaltzen joango dira jarduera partekatuak gauzatuko diren solairuetan plazarekiko harremana areagotzeko. Azken bi solairuetan, logelak, komunak eta dutxak daudela, berriro ere estutuko dira solairuak, kanpoko espazioarekiko pribatutasun maila handiagoa lortuz.







Azken emaitza


lunes, 7 de enero de 2013

ARKITEKTURA TEXTILA

Loop.pH estudioak erritmo musikalak, armonia eta argia erabiliz sortutako arkitektura. Proiektuak Sonumbra izena dauka.










TETRABRIK PABILIOIA

Birziklatze Egun Internazionala ospatzeko sortutako pabilioia. CUAC Arquitectura eta Sugarplatform-en artean diseinatua, Granadan eraiki zen. Materialen honekin eraikitzeko aukerak ikertu ziren. Proiektu honetan granadako 100 ikastola baino gehiagok parte hartu dute esne kartoiak batuz. Guztira 45.000 brik erabili dira eta birziklatutako materialez eraikitakoaren Munduko Guinnes Record-a hautsi dute.
Eraikinak 15m-ko zabalera, 30m-ko luzera eta 7m-ko altuera maximoa ditu.






NICK VEASEY, X-Ray photographer

"I like to challenge the automatic way in which we react to external physical appearance by highlighting the often surprising inner beauty of things"























BOIS VOLIÈRE


Lanaren despiezea














Maketaren argazkiak