martes, 16 de abril de 2013

Dans ma rue





Rue des Lices-en proposatzen den proiektua bertako biztanleengandik sorturikoa da. Auzokideen parte-hartzetik auzo mailako proiektu moldakor eta bizi bat egitea da helburua kaleak duen nortasuna mantenduz.

Proiektua egiteko beraz, auzokideek eskura dituzten material eta elementuak erabili dira era sinple batean kaleari bizitasuna emanez. Kaleko fatxada eta harresia oinarritzat hartuz elementu koloredunez jositako sare bat sortuko da.  
Horrela auzolan honekin Marsella moduko hiri handi batean ematen ez diren auzokideeen harremanak indartzea bilatzen da.



Gaur esnatu bezain pronto, leihotikan begira eta, nire kalea, jaiegun bat izango balitz bezala, kolorez betea itzartu dela ikusi dut. Kolore guztietako puxikak, argiak, musika eta apaingarriak zeuden. Kaletik paseatzen zuen jendeak ez zion besteetan bezala, etxe aurreko harresiari arreta prestatzen. Gaur, zeruko fatxada zen protagonista. Jendeak gorantz begiratzen zuen, hara eta hona, kale luzera osoan zehar eskegitako kolore tantei erreparatuz…




Gaur nire kalea, auzoko liburutegia balitz bezala, liburuz bete da. Goizean-goiz, aitite kalera jaitsi da egunkaria irakurtzera eta oraindik hor dabil, kale erdian, egunkariko berrietan murgilduta. Bere ondoan, Pierre jauna, “Las ciudades invisibles” liburua irakurtzen dabil. Orain, isiltasuna da nagusi. Dozenaka liburuk, egunkarik eta eserlekuk eskegitzen dute kaleko sabaitik.



Kanpoan musika. Musika, ahotsak eta barreak. Gaur leihotik begiratzean, nire kalea musika areto bat balitz bezala, piano bat, danborrak, txirulak, gitarrak eta mota eta tamaina guztietako instrumentuz bete da. Musikak auzoko jendeaz gain, inguruko bizilagun guztiak erakarri ditu. Talde txikiak zein izugarriak pilatzen dira hainbat kontzertu inprobisatuen inguruan. Edade guztietako jendea dago. Marsellako biztanleak zein turistak desberdin ditzaket leihotik. Hor behean,denak batera, keinu irribarretsuarekin …

Gaur nire kalean...