miércoles, 5 de diciembre de 2012

New York in Lego


JR Schmidt 3D eta motion designer-a New Yorkeko irudi aereo hauen sortzailea da. Lego piezen bidez irudikatzen da guztia.

 
Satelite bidezko zenbait iruditan oinarritu zen Schmidt New Yorkeko perfilaren altueren ikuspegi zehatzago bat izateko. Irudiak Manahattanen zentratzen dira gehienbat.
 
 
"Lego New York" seriea poster eta mugikorrentzako fundetan komertzializatuko da laster.
 
 


jueves, 29 de noviembre de 2012

Pont de Singe Installation

 
Olivier Grossetêtek diseinatutako zubi flotagarri proba Erresuma Batuan kokatua dago. Helioz betetako hiru globoz lortzen da goian mantentzea. Proiektuaren helburua egunen batean bi objektu mugikor konektatzea posible dela erakustea da. Teorian zubi hau pertsona baten pisua jasateko prestatua dago.


 
 

lunes, 26 de noviembre de 2012

"On Space Time Foam"

On Space Time Foam proiektua Tomas Saraceno estudioak proiektatutako zintzilikako esposaketa bat da. Milaneko HangarBicocca-n egongo da ikusgai otsailaren 3ra arte. Bisitarientzako erabilgarria den gainazal gardenez osatua dago lurretik 20 metrora eta 400 metro karratu estaltzen ditu, hiru mailatan banatua dagoenez guztira 1200 metro karratuko azalera dauka gainazalak.

 
Bisitariei jolasteko eta esperimentatzeko aukera ematen zaie, hauek solairu eta sabaiaren artean flotatzen aurkitzen dira.
 

 
 
 
 

La Charitéko ideiak definituz

azken eskema
Aukeratutako programa aterpetxe bat da, modalitate ezberdinetako artistentzat egokitua. Eraikinez gain, inguruko plazak ere erabiliko dira proiektuaren parte bezala. Era honetan, pribatu, partekatu eta publikoaren arteko banaketa ez da hain zorrotza izango. Kontuan hartu diren modalitateak pintura, eskultura, musika eta ikusentzunak dira, solairuka banatuak baina beti ere beraien arteko erlazioa sustatuz.



lunes, 19 de noviembre de 2012

KAP-k aztertuz

Karrerako lehenengo urtean proiektu hauek ikustean, pentsaezina zitzaidan noizbait honelako zerbait egin behar izatea. Egunen batean egitea tokatuko zitzaidala pentsatzen nuen, baina etorkizun hori urrun ikusten nuen. Orain aldiz, urte gutxi batzuk pasa ondoren, egoera honetatik gero eta gertuago ikusten dut neure burua.

Panelaren aurkezpena eta itxura oso garrantzitsua dela konturatu naiz, lehen begirada batean ulergarria izan behar da proiektua. Hala ere, hau lortzea zaila izaten da. Panelak begiratzean garrantzia handia ematen diegu 3D irudiei, egiteko zailena bezala ikusten baititugu, batzuetan honela ez izan arren. Irudi hauetan bakarrik ez fijatzen ikasi dudala uste dut.

Proiektu bat adierazteko modua eta horretarako erabilitako baliabideak guztiz garrantzitsuak dira. Proiektuaren beharrizanak ikusten ikasi behar da eta jendeari hau ulergarri egiten saiatu. Karrera amaierarako hau menperatzea espero dut.

miércoles, 14 de noviembre de 2012

NAWT Balloons

Land Art Generator Initiative lehiaketarako diseinatua, "NAWT Balloons" kontzeptuak energia eolikoaren teknologiari tamaina handiko eta malko formako irudia akoplatu nahi dio. Norman Kelley arkitektuak diseinatuta, errepikapen eta konfigurazioari esker, ikono berriak lortzeko aukera izan dezake proiektu honek.
New York hiriko Fresh Kills zabortegian kokatuko da

Julio Verneren "La vuelta al mundo en 80 días" liburuko globoaren antza badauka ere, NAWT globoak helioz beteak daude eta ez aire beroz. Phileas Fogg-ek espedizio eta ibilgailu bezala erabiltzen zuen globoa. Proiektu honen helburua energia eolikoa lortzea da, horretarako milaka turbina eoliko instalatuko dira malko formako gainazal bat sortuz.
 



 

martes, 13 de noviembre de 2012

Txoritokiaren azken ideiak

Basoaren ideiarekin jarraituz, baso naturala eta artifiziala nahastuko dira. Hauen artetik altueran ibilbide bat sortuko da, garabira sarrera emanez eta pertsonen eta hegaztien arteko harremana indartuz.



Baso artifiziala eratuko duten zutabeek erabilera desberdinak izango dituzte, tamainaren arabera. Erabilera hauek txorientzako, zein inguruarentzako lagungarriak izango dira, adibidez habiak, iluminazioa...

lunes, 12 de noviembre de 2012

Eskema landuz

Le Panier auzoko proiekturako, mota desberdinetako artistentzat prestatutako espazio bat proposatzen dugu. Espazio publikoa izango da nagusi, plaza guztia hartuz. Hau informazio trukaketarako eta tailerrak eta erakusketak antolatzeko erabiliko da. Eraikin barruko espazio gehiena partekatua izango da: tailerrak, biltegiak, liburutegia, logelak eta jangela. Pribatua aldiz, gutxiengoa da, komunak eta dutxak bere barne hartuz.

jueves, 8 de noviembre de 2012

NEW YORK-eko TRENBIDE SAREAREN MOLDAKETA

West Side-eko trenbide industriala da oinarri. Trenbide hau 1930eko altzairuzko egitura bat da, 1980tik erabiltzen ez zena. Lehiaketa bat antolatu zen 2003an honi erabilera berri bat ematekotan. James Corner Field Operations paisajistak eta Diller Scofidio + Renfro arkitekturak atera ziren garaile.



 

Parke berria kale kaotikoen alternatiba bat da. Lurretik altxata, Hudson ibaia eta skyline-aren bista panoramikoak eskeintzen ditu.

 
 

miércoles, 7 de noviembre de 2012

TXORIENTZAKO BASOA

Bi espazioak lotzeko ideiarekin jarraituz eta berdeguneari etekina ateratzeko asmoz, proiektua beste ildo batetik bideratu dugu. Txorien ohiturak ikusita, txoritoki ireki bat proposatzen dugu, espazioa mugatzen duen sarerik gabe. Horretarako basoan oinarritu gara. Txoriak hemen libreki mugitzen dira bizitzeko baliabide nahikoak dituztelako. Honelako espazio bat lortu nahi dugu, naturaren organikotasuna eta garabiaren zurruntasuna uztartuz.
 
 
baso naturala

burdinezko basoa
 
mastil basoa
 
txoriak basoan
 Ideia hauek konbinatuz, txorientzako baso bat sortu nahi dugu garabi inguruan. Alde batetik, beharrezkoa den begetazioa landatuko dugu txorientzako inguru naturala sortuz. Bestetik, zutabe eta kable batzuen bidez baso artifiziala osatuko da.

lunes, 5 de noviembre de 2012

TXORITOKIA DEFINITUZ

Kokapenaren arrazoi nagusia kota desberdintasun nabaria gainditzea da. Garabiaz baliatuz, goiko plaza eta beheko berdegunea lotzea lortu dugu. Gainera, espazio berdeei etekina ateratzeko aukera dago, txoriei inguru natural bat eskainiz.

 
Altuerak kontutan hartuz, garabia inklinatzea pentsatu dugu, pasarela antzeko bat sortuz.


 

 
Garabiak plazarekin duen loturari etekina aterako diogu txoritokia alde honetarantz bideratuz.

martes, 16 de octubre de 2012



MARSEILLE DANS LA MER_HISTORIA PABILIOIA

Proiektu honetan hiriaren historian zentratzen den proiektua landu da. Hexagonoak ematen dituen aukeretan oinarrituta, erakusketa areto ireki bat proposatzen da, puntu interesgarrietara bideratua egongo dena.














Hiriaren historia itsasoarekin erabat lotuta dagoenez, zurezko egitura eta sokaz egindako itxiturak proposatzen dira.




 Azken emaitza:




martes, 2 de octubre de 2012

PROIEKTUKO IDEIA NAGUSIAK

Marsellako historiaren pabilioia


Kaia eta gainontzeko plataformekin harremana. Historiaren pabilioia kaiako sarreran kokatua egongo da eta ikuspegi interesgarrietara zuzendua.
 
 
Hexagonoaren geometriak proiektuaren forma definitzen du. Honek ematen dituen aukeretatik norabide egokienak aukeratu dira.
 
 
Zura eta sokez osatutako panelek pabilioia egituratuko dute. Norabide bat emateaz gain, Marsellak itsasoarekin duen lotura gogoraraziko digute une oro.
 
 


jueves, 27 de septiembre de 2012

MARSELLAKO HISTORIAREN PABILIOIA


Marsella 2013 Hiri kulturalerako prestatu den itsas ibilbideko plataformetatik, hiriaren historian zentratzen dena landu da.

Erakusketa areto itxi bat sortu beharrean, puntu interesgarrietara irekitako pabilioi bat proposatzen da. Kokapenaren arabera, puntu horiek ibilbidea osatzen duten 3 plataforma, Saint-Jean gotorlekua eta itsasoa bera dira. Honek definituko du erakusketaren itxura orokorra, ikuspegien norabideak finkatuz.
 
Hiri honen historia itsaso eta barkuekin  erabat lotuta dagoenez, zurezko egitura eta sokaz egindako itxiturak proposatzen dira. Proiektuan harreman hori azpimarratzen saiatzen da, itsasontzi tradizionalei eta itsas bizitzari keinu bat eginez. Sokek ahalbidetzen duten jolasketari esker sareta desberdinak osatu daitezke, ikuspegiak itxiz edo irekiz.