lunes, 4 de marzo de 2013

Question of land

Hiri hazkuntzarako baino, aldaketak jasateko gai izango den hiri proiektua proposatzen da. Gaur egun egiten diren epe luzerako plan itxien aurka, espazioen birziklapena sustatzea dugu helburu. Nahiz eta estatistikak egon etorkizunean zer beharko den jakiteko, ez dira nahikoak, beraz, inguruko beharrak aztertuta, bertako jendearen parte-hartzearekin aurrera eramango den proiektua planteatzen dugu, modu honetan tokian tokiko gaur egungo betebeharrak asetzeko erabilerak planteatuko dira, ez gehiago, ez gutxiago ere. Armonia honekin inguruko jasangarritasuna bermatuko da. Etorkizunean erabilera, espazio hauek aldatzeko gai izan beharko dira.


Nahiz eta Marsellako espazio berde handienean aritu, ezin genezake ziurtatu espazio publiko nagusia denik. Berdegunerako sarrerak oso puntualak, ia akzidentalak direnez, espazioak ez dauka behar izango lukeen harremana inguruarekin. Espazio hau berpizteko ezinbesteko ikusten dugu fluxuen bideen birplanteamendua eta hauen indartzea. Honekin batera komenigarria litzateke diagrametan azaldutako inguruko bi ardatz nagusien haustura konpontzea.


Estrategiari dagokionez, pareta hiriaren zati horizontal bezala erabiltzea proposatzen dugu. Horizontalean egon daitezkeen zirkulazio eta mugimenduak ahalbidetzea dugu helburu. Horretarako, eskailera eta arrapalak erabiliko dira.